NISHTIMAN

Publié le par BIL XOKOA

Kurdistaneko Herri Müsika / Musique Populaire Traditionnelle Kurde

Kurdistaneko Herri Müsika / Musique Populaire Traditionnelle Kurde

Talde honek badü nahikünte balios bat: kürda müsikaren mündü zabalean ezagütaraztea. Hala, Nishtiman taldekoek Küdistaneko mendien artean joiten den herri müsika deiküe eskentzen, islam errelijionearen ohidüra mistikoetan arpatzen den «soufie» müsika kentearekila botitürik.
Haatik, Nishtimanen gogoa ez da müsika «nazionalista» baten ordezkari izatea, bai, aitzitik ere, ageriala ekartea müsika kürda nolaxe den beste kültüra elibatetik hazten. Ezi, Iran, Armenia, Türkia, Siria eta Irakeko müsika ohidüretarik hartzen dü kürda müsikak, eta üttürri haietarik edaten dü. Müsika horrek, arren, boztarioa, alegrantzia, gozamena eta xanfart egitearen elikia botitzen dütü. Halere, azali horietan eta kantarien botzetan bada barnatarzünik eta sentikortazünik.
Nishtiman behatzez, Ekialde Ertainaren gainti soinü eta ahairez kurritzen gira, dantzak debrüaren airean üngürakatzen dira, eta alegrantzia koloretsü horrek herrialde batetik besteala, erritmo battetik besteala, herri ahaire batetik amodio eresi batetara eramiaten gütüe, taigabe.

Un ambitieux projet : faire connaître dans le monde entier l’immense répertoire de la musique Kurde. Le groupe Nishtiman explore la musique populaire et festive pratiquée dans les montagnes kurdes en y ajoutant toute la complexité de la musique soufie qui puise dans la tradition mystique de l’Islam. L’objectif de Nishtiman n’est pas de produire une musique nationaliste mais au contraire de mettre en lumière à quel point la musique kurde est influencée par les cultures qui la traversent. Les traditions musicales d’Iran, d’Arménie, de Turquie, de Syrie et d’Irak imprègnent la musique kurde qui se nourrit de toutes ces sources. Dans leurs musiques, ils expriment la gaieté, la joie, la jubilation, le plaisir et la fête. Avec force et sourires. Il y a de la profondeur dans les mélodies, dans les harmonies de leurs voix.
On voyage au cœur du Moyen-Orient, les danses sont tournoyantes portées par une folle allégresse, et on se laisse bringuebaler par cette mosaïque musicale d’une région à une autre, d’un rythme à un autre, d’un air populaire à une ode amoureus
e.

Igante arrestitan !!!

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article