Musikaren Eguna 24...

Publié le par BIL XOKOA

               24. Müsikaren Egüna

Gure xedea eüskal kültüraren eta mündüko beste popülüen kültüren algarrenganatzea da. Gure festibalean, mündüko edozoin kültürak bere leküa badü. Ber xendatik, gure mintzajeak ere bere lekü osoa badü, eta haren ahaloroz aitzina eramaitea iseatzen dügü.

 

Festibala Maitzaren 21ean hasiko da, ostiralearekin, Chistèra ostatüan:

 

-“PIED DE BICHE”  Maika Etxekopar, Hélène Jacquelot eta Bruno Hollemaerten antzerkia.

 

Bi aktürsa emazte izateaz mintzo, Batean ama, bestean alargüntsa, emazte gazte, ala amañi… Emazte batek bere bizian ezagützen dütüan bühürgüneak kontatüko deizküe (gaztetarzüna, ezkontzea, ama familiatzea, bortxatürik izatea, zahartzea…).

Eskü-sonüa, eta kantoreek lagüntürik.

 

Ondotik, « Piurek » taldea bazterren harroxetako !

Kolonbiako bortüaldeko taldea da. Arizaleak bi komünitate desbardinetakoak dira : PAEZ-ak eta GUAMBIANOS-ak. Talde honen jinaraztearekin nahi dügü erakatsi güne bereko jenteen arteko batarzünak zonbat gaüza ekarten ahal düan. Hala nola Pirinioetako artzainak beren artean haboro kürütxa ditean…

Jeune Agriculteurs 64 eta AFDI taldeek jinarazirik.

Ürrentzeko, Kauter Zinfonia, Xiberoko hamar sonügile, dantzari honen et besteen dantzan ariarazteko…

 

 

Bigerren egüna, Maiatzaren 18a, Herriko Gelan :

 

10 : 00 « Xiberoko dantzen egünaldia » Bil Xokoak, Xiberoa Herri Alkargoak, Xiberoko Zohardiak, Aitzindariek antolatürik.

Eztabada, erakuska, dantza primaka, argazki, filma…

Egitaraua :

          -Claude Iruretagoyenaren mintzaldia    

          -EZTABAIDA : Oraiko dantza eta lehenekoa

-Danta jauntsien erakuska

-Dantza jauzien emaitea !

          Erramun Garciaren ondoan erauntsi düen emazte dendarisen lanaren agerrarazteko parada ere date.

        19: 30 Oihalpean, Ostatü kantore ! Tziauri gurekin kantatzera eta buxi baten jatera. 

         

 

-      Oilarrak taldea

-      Karaokea : gure kantoreen emaitea !

-      Karrika harrotzea Müsikalde, B-BAND eta 1 BRUIT KIKOUR taldekin

 

 

-      « BOUDU LES COPS »  Toulousako hiru emazte, emanaldi erringarri, lizün eta kalitatezko batekin,… Badakie gure giazarteaz mintzatzen... Erri egiteko parada ezin hobea !

 

-      « ES LO QUE HAY » Ska punk gisako 12 müsikalari.

Landesetarik horra zaizkü beren gitarra, txelo, eskü-soinü eta kobrezkoekin. Testoak frantsesez dütüe eta müsika eztia bezain zapartagarria eskentzen deiküe. Taldearen izenak espainolez “badena” erran nahi dü.

 

 

Igantea, 24. Müsikaren Egüna

 

10 :30 Karrika üngürüa herriko dantzariekin eta « 1 BRUIT KIKOUR », « EZPELA » eta « B BAND » müsika taldeekin.

« Botülüzea eta soka tira”, XIBAk antolatürik.

11 :30 Xiberotar, Baxe-nafartar eta lapurtarrak herriko joküetan lehiatzen…

 

12 :30 : Bertso emanaldia xiberoko sei koblakarirekin

 

13 :00 : Xiberoko Ikastolen bazkaria : axurkia sümurran errerik

-      « 1 BRUIT KIKOUR » 5 sonügile errabiatürik, gitarran, baterian, kantan eta beste instrümentü süertetan. Poesia, erri egitea eta oldartzea ezagün dira beren testoetan. Horik oro rock maneran emanik…

 

« PETTI » Eüskal Blues-a

Aspaldixkan Eüskal Herriko plazetan kantan ari da, bereziki hegoaldean. Jadanik bost diska grabatü dütü, bai eta RAFA RUEDA, TXUMA, BARRENCE WITHFIELD bezalako taldeetan parte hartü ere. Petti, edo Juan Luis Perez Mitxelena, 16 urtetan hasi zen kantan. Aurten haren botz bereziaren entzüteko parada dükezüe Müsikaren Egünean.

 

« BRIGANTHYA » Euskal folk Maialen errotabehere bere taldearekin.

« PIUREK » Kolonbia bortüaldeko müsika herrikoia.

Hamar müsikalari, dira bi indiano talde desbardinetarik horra : PAEZ-ak eta GUAMBINOS-ak.

 Ondotik Dantza jauzien emaitea plazan, hebenko txülülariekin.

« LES RAMONEURS DE MENHIRS » Bretoin-Punk taldea

2006an sortürik, talde honek sonü berriak sortzen dütü, bretoinezko müsikari fidel egoitez. Egünko geiak aipatzen dutüe kantore zaharretarik abiatzez, Punk Rock estiloan, testoak bretoinez dira, eta kantarisak manera armorikano herrikoian kantatzen dü.

 

-      « EZPELA TXARANGA »

-      « ZEZENAREN TALDEA » « punky boltxebik tzigane » eta « HOLAKO » talde eüskaldünaK…

 

Egünorotan :

Jon eta Claude Irubetagoienaren dantza arropa erakuska, xiberoko dendarisen lanaren agerraraztea, eta Nicole Lougarot-ren maskaradako argazki, filma eta eskü-lan erakuska.

 

Publié dans musikaren eguna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article