Partager l'article ! Ikus molde bat....: Urdinarben nula Musikaren Egun bat egiten ahal den… Huna 2011ko menua dohainik: Harleh ...
Urdinarben nula Musikaren Egun bat egiten ahal den…
Huna 2011ko menua dohainik:
Harlehenik tresnak eta untziak:
Har ezazie lehenik plaza handi bat ez sobera bero,
Mila bost ehun metra karratu aterbu,
Milako bat jargia,
Ehun bat mahain
Berehun metra karratu taulada,
Edangia metra zumait
Eta ororen beroazteko, besata bat egur, ahalaz haritza
Haita orai ziren barazkiak eta adeliak :
Dozena bat errabiatu astearte gai oros Bil Xokoan burua beroarazirik,
Ehun bat laguntzale asken astean burduna muntatzeko... eta desmuntatzeko, ahalaz umore hunian,
Ehun talde hunkirik…eta finalin hamabosbat behesirik,
Osto zumait berrogeitahamar bat lekuko enpreseri harturik
Gei ttipintabat sonu, zarthanta bat kantore, bi ixter dantza, laka bat antzerki, pitxer bat ardu, bi godalet garagardu, hiru ehun bat kilo axurki eta laumilako bat buru bero untsa zankoturik…
Nula egin?
Oro beroarazten dututzie hiru egunez su eztibatetan nahastez usu usiasonu, dantza eta kantore ezartez nuiz
nahi,
Sobera idortzen balinbada, ixur ardua eta garagardua berotarzun huna begiratzez,
Eztitarzun hunaren etxekitzeko, egar dazkigun mintzajiak , lekukuak ahalaz,
Ahazten nian piper eta gatza…Hortako, beha irratiak edo egunkariak: untsa haita , ez da ororen iturria bardin eta zumaitek burualat dudak emaiten ahal dutue…
Sekulan buruan min balinbaduzue, txiauste dagun urtean ,bedezi berriak badiateke zaharrer botiturik!
Errezeta hori nahi baduzue hobetu, ekar zure ikusmoldia: Resto des cœurs musicaux, Junuenia Urdinarben astearte gauez
Kabana
Iepa Diodio, la traduc arrive....
patience Kabana y travaille