PINIOL

Publié le par BIL XOKOA

Hazkabuzka groove

Hazkabuzka groove

PinioL da Rhone-Alpes esküaldeko bi müsika talderen - PoiL eta Ni - jüntatzetik sortü den soinü multxoa, non algarrekin ari diren baxujoile, bateriajoile, gitarrajoile pareak eta teklatu joile andana bat ! Hatsarre-hatsarretik bi taldeak algarrekila ontsa joan dira. PoiLekoak dira, müsikaren gaintitik, debekürik honartzen ez düen eta müsika solt batetarik punkeala artino aritzen diren hiru soinüjoile. Ni taldeko lau lagünek, berriz, müsika sabantaren eta punk erauzlearen kürütxadan den soinü berezi bat hontzen düe.
Horik oro hola, PinioL-koek sailkatü ezin den eta zorroztarzün handiko müsika oso berezi bat eskentzen deiküe. Soinülari horiek tauladan berean hontzen dütüe soinüzatiak, teknikaz eta osotarzünez kalitate handieneko performantziak eskentzez, eta rock nahiz jazz nola ere sorkuntza müsika zaleak gogaratzea kaüsitüz.

PinioL est le combo de deux groupes rhône-alpins hors normes : PoiL et Ni. 2 basses, 2 batteries, 2 guitares et des claviers ! La symbiose et l’entente sont immédiates. PoiL rassemble trois musiciens qui ne connaissent pas l’interdit et voguent de musique libre en groupe punk. Ni propose une musique instrumentale qui réunit aux croisements de la musique savante et de l’énergie punk quatre musiciens. PinioL propose une musique singulière, inclassable et exigeante. Le groupe a la spécificité de s’exprimer pleinement en live, offrant sur scène des performances à la technicité et la sincérité époustouflantes, leur permettant de conquérir les publics autant rock, jazz que de musiques improvisées.

http://duretdoux.com/artistes/piniol/

Igante gaüan

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article