OIHANEKO ZÜHAINETAN

Publié le par BIL XOKOA

Sorkuntza lana - Création originale

Sorkuntza lana - Création originale

« Oihaneko zühainetan » da Oihan Oliarj-Ines müsika hontzale gazteak lantü düan müsika eta kantore album baliozkoa. 2016ko setemerez Urdiñarbe aldegainetan grabatürik izan den album hori Xiberoko herri kantorearen eta egünko egüneko müsiken algarganatze bat da. Zortzi müsika hontzale eta hameka kantari bildü dira lan horren bürützeko: Arño Bidalün "Belhi", Niko Etxart, Maddi Oihenart, Laura eta Léa Etchegoyhen, Maider, Mayalen et Beñat Larorry, Maika eta Michel Etxekopar eta Lucien Larraus "Jora". Jazz, rock, pop eta beste gisako müsika mota berrizaleekin botitzez, Oihan Oliarj-Inesek Xiberoko herri ahaire eta kantoreak laidatzen dütü, beren funtsezko balioa errespetatzez. Album horren argialatzea agitü beno lehen, hontan erauntsi düen müsika hontzaleak eta kantariak Müsikaren Egüneko tauladala iganen dira neskenegün arratsen, grabatü dütüen ahaire eta kantoreak lehen (eta balinba azken) aldikoz jenteen aitzinean emaiteko !


« Oihaneko zühainetan » est un projet d'album ambitieux, créé par Oihan Oliarj-Ines, jeune musicien souletin. Cet album, enregistré en septembre dernier sur les hauteurs d'Ordiarp, est une rencontre musicale entre chant traditionnel souletin et musique actuelle, orchestrée par huit musiciens et onze chanteurs souletins : Arño Bidalun "Belhi", Niko Etxart, Maddi Oihenart, Laura et Léa Etchegoyhen, Maider, Mayalen et Beñat Larorry, Maika et Michel Etxekopar et Lucien Larraus "Jora". Mêlant jazz, rock, pop ou encore musique progressive, Oihan Oliarj-Ines rend hommage aux sublimes mélodies et aux textes intemporels des chants souletins, avec la volonté de conserver leur authenticité. En attendant la sortie très prochaine de l'album, musiciens et chanteurs se retrouvent sur la scène de Müsikaren Egüna samedi soir pour donner une première (et probablement unique) représentation de ces airs en public !

 

Commenter cet article